Itxi

Beste kirolak

Heriotza

Fernando Bolea hil da, Bidasoa Irun taldeko jokalari eta entrenatzaile historikoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bolea Zaragozan hasi zen eskubaloian jokatzen, bere jaioterrian, eta 1990ean Bidasoa Irunek fitxatu zuen. Taldera itzuli zen entrenatzaile gisa eta 2016an Asobal Ligara igotzea lortu zuen.

  • Fernando Bolea

    Fernando Bolea. Argazkia: Bidasoa Irun

Fernando Bolea, Bidasoa Iruneko jokalari eta entrenatzaile historikoa, hil egin da ostegun honetan, 59 urte zituela. Urteak zeramatzan endekapenezko gaixotasun batek jota.

Bolea Zaragozan hasi zen eskubaloian jokatzen, bere jaioterrian, eta 1990ean Bidasoa Irunek fitxatu zuen. Irungo klubean, bost denboralditan zehar, Asobal Liga, Errege Kopa, Asobal Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen. Gainera, 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen talde espainiarreko kide izan zen, eta diploma olinpikoa lortu zuen Espainiak bosgarren postuan amaitu zuenean.

2003an eskubaloitik erretiratu zen, baina entrenatzaile gisa jarraitu zuen. Bidasoa entrenatzera itzuli zen Irunera, Ohorezko B Mailan urteak zeramatzana, eta gipuzkoar taldea eskubaloiko elitera itzultzea lortu zuena, 2016an Asobal Ligara igo ondoren.