Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Rahm, hirugarren LIV Nashville txapelketan, Tyrrell Hattonengandik zazpi kolpera

AGENTZIAK | EITB Media

Barrikakoak hirugarren postua partekatu du Lee Westwood, Bryson DeChambeau eta Joaquin Niemannekin, guztiak -12 kolpeko emaitzarekin.

  • Jon Rahmen artxiboko irudia.

    Jon Rahmen artxiboko irudia. ARGAZKIA:EFE

Jon Rahm euskal golf-jokalariak hirugarren amaitu du bart LIV Nashville txapelketan, Tyrrell Hatton irabazlearengandik zazpi kolpera. Britainiarra sendo aritu da txapelketako hiru jardunaldietan, igande honetan -6 (zortzi birdie eta bi bogey) guztira -19 kolpeko emaitzarekin amaitzeko.

Sam Horsfield britainiarra bigarren izan da (-13), eta Jon Rahm, hirugarren (-12 kolperekin).

Barrikakoak ezin izan du larunbateko ibilbide bikaina errepikatu, non sailkapenean nabarmen gora egin zuen -8 batekin. Igandean, parraren azpitik hiru kolpeko jarduna egin zuen (zazpi birdie, bi bogey eta bogey bikoitz bat).

Bikaiztarrarekin batera hirugarren postuan berdindurik, Lee Westwood, Bryson DeChambeau iparramerikarra, US Opena berriki irabazi duena, eta Joaquin Niemann txiletarra ageri dira, guztiak -12ko erregistroarekin. Azken hau izan zen onena Nashvilleko azken jardunaldian, -9 batekin, 10 birdie eta bogey bat egin ondoren.

Taldekako sailkapenari dagokionez, Legion XIII taldeak irabazi zuen, Rahm eta Hatton buru zituela.