Itxi

Beste kirolak

Golfa

Cigandak ez du kortea gainditu eta PGA Txapelketatik kanpo geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Cigandak ezin izan du irauli osteguneko +6ko emaitza kaxkarra, eta +3ko emaitzarekin txapelketatik kanpo geratu da.

  • Carlota Ciganda, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Carlota Ciganda, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Carlota Ciganda golf-jokalari nafarrak ezin izan zuen PGA Txapelketako kortea gainditu ostiral honetan. Beraz, kanporatuta geratu da eta ez du jokatzen jarraituko asteburuan.

Cigandak ezin izan du irauli osteguneko +6ko emaitza kaxkarra, eta +3ko emaitzarekin txapelketatik kanpo geratu da.

"Egia esan, aste honetan kostatu egin zait", aitortu zuen.

"Ez naiz eroso egon, kale estuak, ez ditut kale asko hartu (...). Egia esan, ahazteko moduko astea da", gaineratu zuen.

Sarah Schmelzel estatubatuarra eta Amy Yang hegokorearra daude lehiaketaren buruan.