Itxi

Beste kirolak

Skatea

Naia Laso Pariseko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da

EITB Media

15 urteko skaterrak, lepauztaiko lesioa izan arren, beharrezko puntuak lortu ditu Budapesteko preolinpikoan.

  • Naia Laso

    Naia Laso. Argazkia: Basque Team

Basque Teameko Naia Laso skaterra bere lehen Olinpiar Jokoetarako sailkatu da, Budapesteko preolinpikoan gutxieneko puntuazioa jaso ondoren, lesio bat ere izanda.

Lasok maiatzean Shanghain jokatu zen preolinpikoko aurreko probako entrenamenduetan hartu zuen min, eta ezker lepauztaia hautsi zuen. Ondorioz, une horretatik aurrera ezin izan da txapelketan lehiatu.

Bermeotarra modu sinbolikoan irten da Budapesten, lesioa sendatzen ari baita. 9.66 puntu lortu ditu, eta amets egiteko aukera ematen diote. Hungarian, Txinan oso antzera, bertaratzea besterik ez du egin, ezkerreko besoa beso-euskarri batean zuela eta lasai irristatuz, ikusleek txalo egiten zioten bitartean.

Bere plaza ziurtatzeko aurkeztu beharra zeukan, baina ordurako etxeko lanak eginak zituen, denboraldi bikain baten ostean.