Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Swiatekek bere laugarren Roland Garros txapelketa irabazi du, finalean Paoliniren aurka erakustaldia emanda

EITB Media

Iga Swiatek tenislari poloniarra da 2024ko Roland Garroseko irabazlea. Jasmine Paolini menderatu du finalean, bi setetan (6-2 eta 6-1).

  • Iga Swiatek

    Iga Swiatek 2024ko Roland Garroseko irabazlea, garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Iga Swiatek da 2024ko Roland Garroseko txapelduna. Poloniarrak Jasmine Paolini menderatu du finalean, bi setetan, 6-2 eta 6-1eko emaitzarekin. Ondorioz, laugarrenez irabazi du Frantziako Grand Slama.

Swiatekek ez dio aukerarik eman italiarrari. Hasieratik amaieraraino nagusitu da, ordubete eta zortzi minutu iraun duen partidan. Horrela, poloniarrak 2020, 2022, 2023 eta 2024. urteetan altxatu du Roland Garroseko garaikurra.