Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bartzelonak eskubaloiko 2024ko Kopa irabazi du, finalean Bathco Torrelavega menderatuta (23-36)

EITB MEDIA

Hala, Kataluniako taldeak hamaikagarren aldiz jarraian eskuratu du Errege Kopa; historian, 28 aldiz lortu du. Bartzelonak finaleko bigarren zatian zehaztu du garaipena.

  • Bartzelona, Kopa eskuratuta. Argazkia: EFE.

    Bartzelona, Kopa eskuratuta. Argazkia: EFE.

Bartzelonak 2023-24 denboraldiko eskubaloiko Errege Kopa irabazi du, igandean, Bathco Torrelavega 23-36 menderatuta Jaenen jokatutako finalean.

Horrenbestez, Kataluniako taldeak hamaikagarren aldiz jarraian eskuratu du Errege Kopa; historian, 28 aldiz lortu du.

Finalean, Bartzelonak bigarren zatian erabaki du garaipena. Atsedenaldian, txapeldunek hiru goleko aldea zuten, 14-17, baina bigarren zatian aurkaria estutu du, eta ez dio horri inolako aukerarik eman.