Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa Irun Kopako finalerdietarako sailkatu da, Ciudad Reali aise irabazita (43-28)

EITB Media

Gipuzkoako taldea nagusi izan da Gaztela-Mantxakoaren aurkako final-laurdenetako neurketan; ondorioz, finalerdietarako txartela lortu du.

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun taldeko jokalariak, Ciudad Real menderatuta. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Bidasoa Irunek eskubaloiko Errege Kopako finalerdietarako txartela eskuratu du, Jaengo Olivo Arenan jokatutako final-laurdenetako partidan Caserio Ciudad Real menderatuta 43 eta 28.

Gipuzkoako taldeak lehen zatian utzi du garaipena bideratuta. Neurketako 14. minuturako bost goleko errenta lortu du (10-5), eta, ondoren, abantaila handitu du atsedenaldira 23-13ko emaitzarekin helduta.

Bigarren zatian ere, jaun eta jabe izan da Bidasoa Irun. Ciudad Real ezinean ibili da, eta minutuak pasa ahala Irungo taldearen abantaila gero eta handiagoa izan da. Amaieran, 15 goleko errentarekin nagusitu da Bidasoa Irun (43-28).

Fitxa teknikoa:

43 - Bidasoa Irun (23+20): Marko Jevtic (1), Herbaoui Mehdi eta Jakub Skrzyniarz atean; Iñaki Cavero (5), Mikel Zabala (1), Eneko Furundarena, Esteban Salinas (6), Rodrigo Alonso Salinas, Julen Mugica (5), Asier Iribar (9), Matheus Da Silva, Gorka Nieto (5), Dariel García (3), Pedro Pacheco (3), Asier Nieto (3) eta Jakub Edward.

28 - ID Energy Caserio de Ciudad Real (13+15): Santiago Agustín Giovagnola eta Oscar Ruiz Garcia atean; Pablo Campanario (4), Martin Santano (1), Nicolas Ayucar, Juan Manuel Lumbreras (1), Augusto Moreno, Patricio Orlandi (1), Fernando Romero, Francisco Jose Ruiz (2), Rodrigo Martin-Pozuelo (1), Santiago Alejo (5), Angel Perez de Inestrosa, Jose Gregorio Palacios (4), Adrian Sanchez (2) eta Jose Andres Torres (7).

Markagailua bost minutuan behin: 3-1, 7-5, 11-6, 14-8, 18-10, 23-13 (atsedenaldia), 25-15, 29-18, 34-21, 38-24, 40-27 eta 43-28 (amaiera).

Epaileak: Miquel Florenza Virgili eta Jordi Ausas Busquets. Asier Nieto eta Esteban Salinas Bidasoa Irungo jokalariak kanporatu dituztem baita Jakub Edward gotzi ere. Gainera, Jose Gregorio Palacios eta Juan Manuel Lumbreras kanporatu dituzte, Adrian Sanchez txartela ateratzeaz gain.