Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Super Amara Bera Bera, Ligako titulua irabazteko lehen urratsaren bila

EITB MEDIA

Donostiako taldeak Atticgo Elche hartuko du Josean Gasca kiroldegian, asteazken honetan, 19:30etik aurrera, Iberdrola Guerreras Ligako finaleko joaneko partidan.

  • Super Amara Bera Bera

    Super Amara Bera Bera

Super Amara Bera Berak Iberdrola Guerreras Ligako finaleko joaneko partida jokatuko du asteazken honetan, Atticgo Elche EHF Europako Koparen egungo txapeldunaren aurka, 19:30etik aurrera, Josean Gasca kiroldegian. Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du ETB4k. Itzulikoa larunbatean jokatuko dute, ekainaren 1ean, Elxeko Esperanza Lag pabiloian, 19:30ean. 

Donostiako taldea orain arte egindako denboraldi bikainari urrezko amaiera emateko asmoz kantxaratuko da. Erregina Kopan eta Superkopa Iberikoan nagusi izan da aurten. Elxtarrak, bestetik, European Cup txapelketan gailentzeaz gain, liga erregularreko lehen tokian geratu dira.

Lehiaketa sistema berria

Lehiaketa sistema berriaren arabera, talde bakoitzak partida bana irabaziz gero, ez dute hirugarren neurketa bat jokatuko enpatea hausteko. Gol-kopurua ere ez dute kontuan hartuko.

Kasu horretan, Elxeko larunbateko itzulikoaren ostean, bost minutuko bi zati gehigarri jokatuko dituzte, eta horietan nagusi denak irabaziko du kanporaketa.