Beste kirolak
Gimnasia erritmikoa
Salma Solaunek hiru domina eskuratu ditu Budapesteko Europako Txapelketan
EITB Media
Basque Teameko gimnastak urrea bereganatu du ariketa mistoko finalean, zilarra bost uztaien finalean eta brontzea sailkapen orokorrean.
-
Solaun, Arnau, Bergua, Perez eta Martinez, Europako Txapelketan. Argazkia: Basque Team
Salma Solaun arabarrak, Ana Arnauk, Ines Berguak, Patricia Perezek eta Mireia Martinezek osatutako taldeak hiru domina irabazi ditu gimnasia erritmikoko Europako Txapelketan.
Hirugarren postua lortu dute sailkapen orokorrean, zilarra bost uztaien finalean eta urrea zinta eta piloten konbinatuan. Budapestekoa da Parisko Olinpiar Jokoen aurretik jokatutako maila handieneko txapelketa.