Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Garbiñe Muguruzak tenisa utziko duela iragarri du

Agentziak | EITB Media

"Erretiroa hartzeko eta nire bizitzan beste kapitulu bat hasteko unea iritsi zaidala sentitzen dut", adierazi du Garbiñe Muguruzak bere agurrean. Urtebete baino gehiago zeraman tenisean jokatu gabe.

  • Garbiñe Muguruza, bere agurra jakinarazteko agerraldian. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza, bere agurra jakinarazteko agerraldian. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruza tenislariak larunbat honetan iragarri du bere kirol ibilbidea amaitutzat eman duela, eta, ondorioz, erretiroa hartuko duela. 30 urteko kirolariak urtebete baino gehiago zeraman tenisean jokatu gabe.

"Agur esateko momentua heldu da. Ibilbide luzea izan dut, zoragarria, une ederrekin, bitxikeriekin… Alabaina, erretiroa hartzeko eta nire bizitzan kapitulu berri bat hasteko unea iritsi dela sentitzen dut. Gogorra da erretiroa bezalako hitz bat erabiltzea, 30 urte baino ez dauzkat eta", esan du bere agurraren berri emateko egin duen agerraldi publikoan.

Caracasko tenislariak WTAko hamar titulu bereganatu ditu bere kirol ibilbidean, besteak beste, 2016ko Roland Garros (Serena Williams hartu zuen mendean), 2017ko Wimbledon (Venus Williamsi irabazi zion) eta 2021eko WTAko Finaleko garaikurra.

Halaber, munduko tenislari onena izendatu zuten 2017an, munduko sailkapeneko lehen tokia eskuratu eta gero.