Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Jon Rahmek gaizki hasi du Augustako Mastersa

AGENTZIAK | EITB Media

Eguraldi txarrak eragina izan du Augustako Mastersaren lehen jardunaldian, eta Jon Rahm izan da kaltetuena, faboritoen artean.

  • Jon Rahm, Augustako Masterrean. Argazkia: EFE

    Jon Rahm, Augustako Masterrean. Argazkia: EFE

Jon Rahmek gaizki hasi du Augustako Mastersa, denboraldiko lehen txapelketa handia. Kolpe bat parretik gora geratu da, Bryson DeChambeau (-7) eta Scottie Scheffler (-6) lehiakideak oso urrun dituela.  

Txapelketa hiru orduko atzerapenarekin abiatu da, euriak eta ekaitzak jotzeko arriskuak eraginda. Arratsaldean, gainera, haize ufada gogorrak izan dira, eta hori ere nabaritu dute jokalariek.
   
Eguraldiak okerrera egin baino lehen, DeChambeauk parretik behera 7 kolpeko txartelarekin amaitu du lehen eguna, eta Scheffler izan da harengana gerturatu den bakarra (-6). Edonola ere, jardunaldia bertan behera utzi behar izan dute, argi nahikorik ez zegoelako, eta, beraz, ostiral honetan ekingo diote berriro lehiari.

Euriaren ondorioz, zelaia bigundu egin da, eta ohi baino zailagoa da pilota berdegunean mugiaraztea. Lehen zatian, Barrikako jokalaria parretik behera 2 kolpera ibili da, baina lau bogey egin ditu gero, horietako bi jarraian, eta neurketa maldan gora jarri zaio.  

Gauzak horrela, Rahmek izan du emaitzarik okerrena (+1) Augustako Mastersa eskuratzeko faboritoen artean lehendabiziko jardunaldian.