Beste kirolak
ERRUGBIA
Errugbiko Txapeldunen Ligako finala San Mamesen jokatuko da, 2026an
EITB Media
Bigarren aldiz hartuko du Bilbok Errugbiko Txapeldunen Ligako finala; izan ere, 2018an jokatu zen estreinakoz aipatu finala San Mames estadioan.
-
Errugbiko Txalpeldunen Ligako finala San Mamesen jokatu zen 2018an. Artxiboko argazkia: EFE
Errugbiko Txapeldunen Ligako finala Bilboko San Mames estadioan jokatuko da, 2026an, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. 2018an ere San Mames izan zen, estreinakoz, Europako kluben txapelketarik handienaren egoitza.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak asteazken honetan emango dituzte ekimen horren inguruko xehetasunak.
Horrez gain, futboleko beste bi final handi ere San Mamesen izango dira: emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala, aurten; eta gizonezkoen Europa Ligako finala, 2025ean.