Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna, larunbat honetan, urtarrilaren 27an, finalean Qinwen Zheng menderatuta bi setetan (6-3 eta 6-2). Finalak ordubete eta 16 minutu iraun du. Horrenbestez, Sabalenkak iaz Australiako Grand Slamean lortutako titulua berretsi du. Hala, bada, bielorrusiarra da Australiako Irekia birritan jarraian irabazi duen bi tenislarietako bat, 2021ean eta 2013an nagusitu zen Viktoria Azarenka herrikidearekin batera.