Beste kirolak
Dakar 2024
Carlos Sainz, Dakar Rallyko txapeldun laugarrenez
EITB Media
Espainiako pilotuak irabazi du 2024ko Dakar Rallya autoen mailan. Motoetan, aldiz, Ricky Brabec estatubatuarrak bereganatu du garaipena.
-
Lucas Cruz eta Carlos Sainz, 2024ko Dakarreko txapeldunak. Argazkia: EFE
Carlos Sainzek (Audi) irabazi du 2024ko Dakar Rallya autoen mailan, eta Alemaniako markari lehen titulua eman dio lasterketa honetan. Madrilgo (Espainia) pilotuak laugarrenez irabazi du Dakar Rallya.
Sainzek ez du etapa garaipenik eskuratu aurtengo edizioan, baina piloturik erregularrena izan da, nabigatzailerik onena, eta, 12 etapetan erritmo altuarekin lehiatuta, 2024ko Dakar Rallya irabazi du. Laugarren garaipena da Sainzentzat, 2010, 2018 eta 2020koak ere irabazi baitzituen.
Guillaume de Mevius (Overdrive) izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Sebastien Loeb (Bahrain) geratu da hirugarren.
Bestalde, motoetan, Ricky Brabec estatubatuarrak (Honda) bigarrenez irabazi du Dakar Rallya, 2020an ere garaipena bereganatu ostean. Ikusgarri ibili da Brabec 2024ko edizioan.
Ross Branch (Hero) izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Adrien van Beveren (Honda) geratu da hirugarren.