Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Leo Macielek Bidasoa Irunen jokatuko du datozen bi denboraldietan

EITB MEDIA

Klubak eta atezain argentinarrak akordioa lortu dute datorren udan taldearekin bat egiteko, Bidasoa Irunek webgunean argitaratutako oharrean jakinarazi duenez.

  • Leo Macielek Bidasoa Irunen jokatuko du.

    Leo Macielek Bidasoa Irunen jokatuko du. Argazkia: Bidasoa Irun

Bidasoa Irunek eta Leo Maciel jokalariak aurreakordioa lortu dute Argentinako selekzioko atezain internazionalak udan taldearekin datozen bi denboraldietarako bat egiteko, astearte honetan webgunean iragarritakoaren arabera.

Atezaina 193 zentrimetro luze da, eta 88 kiloko pisua du. Sporting CP taldean jokatzen du gaur egun, 2022ko udaz gero.2015eko Espainiako hainbat taldetan aritu izan da. Hori baino lehen, EH Manuel Borrego, SAG Polvorines, SD Octavio Vigo eta SAG Villa Ballester klubetan izan zen.

Honako lorpen hauek ditu Macielek garaipen-zerrendan: EHF Champions League, Plenitude ASOBAL liga bat, Errege Kopa bat eta ASOBAL kopa bat Bartzelonarekin 2021/2022 denboraldian. Iragan ikasturtean, 2022/2023, Portugalko Kopa irabazi zuen, eta aurten, Portugalko Superkopa. Talde horietan guztietan egindako lanaz gain, Argentinako selekzioarekin ere jokatu du. Batetik, Munduko lau Txapelketa (Espainia 2013, Danimarka 2019, Egipto 2019, eta Suedia-Polonia 2023); bestetik, Tokio 2020 Olinpiar Jokoak. Bi urre panamerikar (Lima 2019 eta Santiago 2023) ez ezik, bi urre hegoamerikar ere baditu Bidasoa Irungo fitxaketa berriak.