Itxi

Beste kirolak

Fitxaketa

Alex Mozas izango da Bidasoaren entrenatzailea 2024-25 eta 2025-26 denboraldietan

EITB MEDIA

Mozas, 38 urtekoa bera, Bathco Torrelavega taldean dabil orain; talde hori Plenitude ASOBAL Ligako seigarren postuan dago, egun. Mozasek, 2023-24 denboraldia amaituta, Jacobo Cuetara ordezkatuko du, Gipuzkoako taldearen entrenatzaile bezala.

  • Alex Mozas 2024ko udan hasiko da lanean Irunen. Argazkia: CD Bidasoa.

    Alex Mozas 2024ko udan hasiko da lanean Irunen. Argazkia: CD Bidasoa.

Alex Mozas entrenatzaileak zuzenduko du Bidasoa 2024-25 eta 2025-26 denboraldietan, asteartean Irungo klubak iragarri duenez. Mozas, 38 urtekoa bera, Bathco Torrelavega taldean dabil orain; talde hori Plenitude ASOBAL Ligako seigarren postuan dago, egun. Mozasek, 2023-24 denboraldia amaituta, Jacobo Cuetara ordezkatuko du, Gipuzkoako taldearen entrenatzaile bezala.

Berez, Torrelavegak Alex Mozasekin lortu zuen ASOBAL Ligara igotzea, eta hiru denboraldi daramatza maila gorenean, Espainiako Estatuko elitean, etengabe gora egiten. Aurretik, Alcobendasen entrenatu zuen, eta, horrez gain, Espainiako selekzioko entrenatzailea da, junior mailan.

Julen Aginagalde Bidasoaren kirol zuzendariak klubaren sare sozialetan esan du uste duela Mozas eta Bidasoa "elkarrekin" hazi ahal direla, "proiektu honetan lanean": "Uste dugu ibilbide ona duela", nabarmendu du Aginagaldek, Mozasen gainean. Azpimarratu ere azpimarratu du kontuan hartu behar dela entrenatzaile madrildarrak "Espainiako selekzioaren beheko kategorietan duen esperientzia. Pertsona aproposa da guretzat, eta arrakasta handia izatea espero dut", gehitu du.