Itxi

Beste kirolak

Euskal Kopa

Bera Berak Euskal Kopa irabazi du, Zuazo 31-17 mendean hartuta

EITB MEDIA

Donostiako taldea nagusi izan zen Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatutako norgehiagokan, aurkariak baino eraginkortasun handiagoa erakutsi baitzuen.

  • Bera Bera talde, Euskal Kopan

    Bera Bera talde, Euskal Kopan. Argazkia: Bera Bera

Super Amara Bera Berak Euskal Kopa irabazi zuen astearte honetan, Zuazori Zumaiako Lubaki kiroldegian 31-17 irabazi eta gero. Donostiako taldeak defentsa sendoa egin zuen, eta kontraerasoan asmatu. Hala, markagailua 16-11 alde zutela iritsi zen atsedenaldia. Bigarren zatian, Bera Berak aurrera egin zuen aldea handituz; horrenbestez, irabazteko aukerarik gabe geratu zen Zuazo talde barakaldarra.

Imanol Alvarezek entrenatzen dituen neskak ez ziren unerik onenean iritsi astearteko hitzordura, asteburuan Europatik kanpo geratu zirelako. Izan ere, ezin izan zuten zazpi goleko aldea irauli Sola HK ekipo norvegiarraren aurrean. Zuazok, bestetik, Erregina Koparen lehen kanporaketa gainditzea lortu zuen Zonzamas Lanzaroteri irabazita.