Beste kirolak
Triala
Jaime Busto X-Trialeko Munduko Txapelketako titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da; Toni Bouk irabazi du
EITB Media
Toni Bouk hamazazpigarrenez irabazi du Pista Estaliko Trialeko Munduko Txapelketa, Madrilen jokatutako azken-aurreko proban garaipena bereganatuta. Jaime Busto Gorlizko pilotua laugarren izan da.
-
Toni Bou, 2023ko X-Trialeko munduko txapelduna. Argazkia: EFE
Toni Bouk (Montesa) beste titulu bat gehitu du bere kirol ibilbideko palmaresera, larunbatean, azaroaren 4an, 2023ko X-Trialeko Munduko Txapelketa irabazita.
Madrilen jokatutako azken-aurreko proban garaipena bereganatu du; ondorioz, Bouk hamazazpigarrenez irabazi du Pista Estaliko Trialeko Munduko Txapelketa, eta munduko 34 titulu pilatu ditu jada.
Madril Arenan jokatutako proban, Bouk nahikoa zuen finalera sailkatzearekin titulua irabazteko, baina Bartzelonako pilotuak garaipena bereganatu du. Montesa taldeko Gabriel Marcelli eta Toby Martyn izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bestalde, Jaime Busto (GASGAS) laugarren izan da, eta munduko titulua eskuratzeko aukera gabe geratu da. Gorlizko (Bizkaia) pilotua zen Bouri titulua kentzeko aukerak zituen bakarra, baina kataluniarra bikain ibili da, eta tituluak ez dio ihes egin.