Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Andoni Gagok boxeoa utzi du

EITB Media

Bizkaiko boxeolariak etxean eman dio amaiera bere ibilbideari, Bilbon, Casilla pabiloian, lagunez inguratuta, Irving Berry panamarraren aurka sei roundeko borrokaldi bat eginez.

  • Andoni Gago

    Andoni Gago Argazkia: EITB MEDIA

Andoni Gagok azken kolpeak eman zituen atzo, Irving Berry panamarraren aurka, etxean, Casilla pabiloian.

"El adiós al machito" lelopean, emozioz beteriko gaua izan zen. Izan ere, Otxarkoagoko boxeolariak lagunak eta etxekoak aldamenean izan zituen, eskularruak behin betiko eranzteko. 

Emaitza gutxienekoa bazen ere, irabazi egin zuen (23-10-2, 10 KO), eta agur esateko hautatutako eguna grabatuta zuen txapela jantzi zuen.

Otxarkoagako boxeolariak 38 urte dituela utzi du boxeoa, ibilbide oparoa egin eta gero. Bi aldiz izan da Europako txapeldun eta lau aldiz Espainiako txapeldun, luma pisuan.