Itxi

Beste kirolak

Balentria

Kilian Jornetek 3.000 metro baino gehiagoko 117 mendi igo ditu 8 egunetan

EITB Media

Kataluniako ultrakorrikalariak 485,65 kilometro korritu ditu Pirinioetan. Balentria horretan orotara pilatutako desnibela 43.000 metrokoa izan da.

  • Kilian Jornet

    Kilian Jorneten artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Kilian Jornet bueltan da. Kataluniako ultrakorrikalariak balentria egin du Pirinioetan zortzi egunetan, urriaren 2a eta 10a bitartean, 3.000 metro baino gehiagoko 117 mendi igota.

Urtea gogorra izan da Jornetentzat, Himalaian izan zuen lesioak txapelketetatik at izan baitu hainbat hilabetez. Hala ere, badirudi atzean utzi duela, balentria egin baitu, berriro.

Urriaren 2an, Sallent de Gallegotik (Huesca) abiatu zen kataluniarra, eta Pirinioetako 117 tontor zapaldu ditu ordutik hilaren 10era arte, hauek tartean: Balaitus, Garmo Negro, Vignemale, Cilindro, Monte Perdido, Pic Long, Pic de Posets, Punta de Lliterola, Aneto, Sayó, Montcalm eta Pica d'Estats.