Beste kirolak
PIRAGUISMOA
Miren Lazkano kanoako finalerdietara sailkatu da Frantziako Munduko Kopan
EITB MEDIA
Finalerdietan sartzetik gertu geratu da Klara Olazabal, Pau Echaniz bezala. Maialen Chourrautek ere ez du kayakeko finalerako sailkatzea lortu.
-
Miren Lazkano. Argazkia: Basque Team
Miren Lazkano euskal palistak emakumezkoen kanoako finalerdiak jokatuko ditu Vaires-sur-Marnesen (Frantzia) jokatzen ari den den Munduko Kopako azken proban.
Sailkapen txanda bien ondoren, Lazkanok hamalaugarren bukatu du 112.37ko denborarekin.
Finalerdietan sartzetik gertu geratu da Klara Olazabal (114.88), 25. postuan.
Kayak kategorian, Pau Echanizek ere ez du finalerdietarako sailkatzea lortu, eta Maialen Chourrautek ez du emakumezkoen finalerako tokirik lortu.