Itxi

Beste kirolak

Gimnasia artistikoa

Salto bati bere izena jarriz itzuli da Simone Biles

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gimnasta estatubatuarrak 'Yurchenko double pike' jauzia egitea lortu duenez, 'Biles II' izena jarri dio. Gainera, Anberesen (Belgika) jokatzen ari den Gimnasia Artistikoko Mundu Txapelketan lehen tokian jarri da.

  • Simone Biles, Anberesko Munduko Txapelketan. EFE

    Simone Biles, Anberesko Munduko Txapelketan. EFE

Simone Biles gimnasta estatubatuarra Anberesen (Belgika) jokatzen ari den Gimnasia Artistikoko Mundu Txapelketan parte hartzen ari da egunotan. Nazioarteko lehen lehia garrantsitsua da berarentzat, 2020an Tokioko Olinpiar Jokoetan buru osasuna zaintzeko denbora batez erretiratzea erabaki zuenetik. 'Yurchenko double pike' jauzi historikoa egitea lortu duenez, 'Biles II' izena jarri diote. Bilesen izena daraman bosgarren saltoa da, eta lehen emakumea izan da jauzi hori egiten.

26 urteko kirolaria, gainera, munduko sailkapeneko lehen tokian jarri da, 58,865 punturekin. 'Yurchenko double pike' saltoa eginez, 15,266 puntu poltsikoratu zituen. Orain dela hiru urte, Tokioko Olinpiar Jokoetan erretiratzeko erabakia hartu zuen. Biles berak azaldu zuenez, buru-blokeoa sentitzen zuen; horren ondorioz, segurtasun eza eta arriskua senti zezakeen jauziak egiterakoan.

Orain, bueltan da gimnasta estatubatuarra jauzi horrekin palmeresa aberasteko asmoz. Ameriketako Estatu Batuetako taldeko kide beteranoena da. Ohiokoak 25 domina irabazi ditu orain arte mundu mailan (gehien dituen gimnasta), eta zazpi, Olinpiar Jokoetan. Bost elementuk dute haren izena: bik lurreko ariketetan, bikek saltoen arloan eta beste batek oreka barran.