Beste kirolak
Duisburgoko Munduko Txapelketa
Iñigo Peña zortzigarren izan da K1-500eko finalean
EITB MEDIA
Zumaiako piraguista zortzigarren postuan geratu da 01:38.642ko denborarekin. Larunbat honetan, abuztuaren 26a, K2-1000 metroko finala eta K2-500 metro mistoko finalerdia jokatuko ditu.
-
Iñigo Peña. Argazkia: Basque Team
Iñigo Peña Basque Teameko piraguista gipuzkoarra zortzigarren postuan geratu da ostiral honetan, abuztuak 25, Duisburgoko (Alemania) Munduko Txapelketan jokatu den K1-500 txapelketako finalean.
Zumaiakoak 01:38.642ko denborarekin amaitu du proba. Finala Balint Kopasz hungariarrak irabazi du, 01:36.262ko denborarekin.
Larunbat honetan, abuztuaren 26a, K2-1000 metroko finala eta K2-500 metro mistoko finalerdia jokatuko ditu.