Beste kirolak
GOLFA
Carlota Cigandak Solheim Cupen hartuko du parte, Europako taldearekin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Golf-jokalari nafarra zuzenean sailkatu da, Rolex Women's World Rankings zerrendan lortutako postuagatik.
-
Carlota Cigandaren artxiboko irudia. Argazkia: @KPMGWomensPGA
Carlota Ciganda golf-jokalari nafarrak seigarren urtez jarraian hartuko du parte Solheim Cup 2023 txapelketan Europako taldearekin, Rolex Women's World Rankings zerrendan lortutako postuagatik zuzenean sailkatu ostean.
Suzann Pettersen kapitainak astearte honetan osatu du taldea, falta zitzaizkion lau golflariak nortzuk izango diren jakinarazita. Torneoa irailaren 18tik 24ra izango da, Finca Cortesin klubean, Casaresen (Malaga).
Cigandarekin batera, hauek arituko dira Europako taldean: Celine Boutier frantziarra; Maja Stark, Linn Grant, Anna Nordqvist, Caroline Hedwall eta Madelene Sagström suediarrak; Charley Hull eta Georgia Hall ingelesak; Leona Maguire eta Gemma Dryburgh irlandarrak, eta Emily Kristine Pedersen daniarra.
Pettersen "pozik" agertu da hautaketarekin, "oso talde indartsua" baita munduko sailkapenari begiratuta.