Beste kirolak
Igandean
Triatloiak munduko txapelduna bilatuko du Gasteizen
Erredakzioa
32 herrialde ezberdinetako 1.300 atletak parte hartuko dute lasterketan. Amerikako Estatu Batuetako 100 partehartzaile izango dira irteeran. Eneko Llanosek garaipena etxean bilatuko du.
Alfredo Iturricha Gasteizko Udaleko Kirol zinegotziak gaur azaldu duenez, hiriburuko hotel guztiak lepo egongo dira asteburuan. 32 herrialde ezberdinetako 1.300 atletak parte hartuko dute lasterketan.
Amerikako Estatu Batuetako 100 partehartzaile izango dira irteeran. Era berean, Britainia Handiak eta Alemaniak 80 ordezkari izango dituzte bakoitzak, eta Japoniak 50 atleta.
Hiru tarte
Partehartzaileek aurreneko lau kilometroak igerian egin beharko dituzte Garaioko urtegian. Ondoren 120 kilometro bizikleta gainean egingo dituzte, eta azkenik 30 kilometro korrikan Gasteizko kaleetatik.
Igeriketa bertatik bertara ikusi nahi duten herritarrek doako autobusak izango dituzte urtegira joateko. Herritarrek lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute 08:20etik aurrera, Espainia Plazan, pantaila erraldoi batean.
Gainera, triatloiaren ikusgarritasuna agerian geratuko da Olagibel kalean; izan ere, atletek bizikleta utzi eta zapatilak jarri beharko dituzte korrika egiteko.
Zazpi kilometroko zirkuitu bati lau itzuli eman beharko dizkiote partehartzaileek. Helmuga Espainia Plazan egongo da.