Itxi

Beste kirolak

Igeriketa

Iñigo Llopis, seigarren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako tximeleta-estiloko 100 metroko proban

A. B. E. | EITB Media

Euskal igerilariak seigarren postua erdietsi du S8 klaseko tximeleta-estiloko 100 metroko proban. Alberto Amodeo italiarra izan da txapelduna.

  • Iñigo Llopis

    Iñigo Llopis. Argazkia: Basque Team

Iñigo Llopis seigarren izan da Manchester Hirian jokatzen ari diren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako S8 klaseko tximeleta-estiloko 100 metroko proban. Donostiarrak ezin izan du dominarik lortu asteazken honetan, abuztuaren 2an.

Proba lehiatua izan da, eta irabazlea ez da erabaki azken unera arte. Llopis saiatu da dominen lehian sartzen, baina ezin izan du bere helburua lortu. Euskal igerilaria zazpigarren izan da hasiera batean, baina epaileek deskalifikatu egin dute Michalentzakis greziarra, eta, ondorioz, Iñigo Llopisek seigarren postua bereganatu du. Llopis ondo aritu da, eta tximeleta-estiloko 100 metroko Espainiako errekorra ezarri du, 1:05.75eko marka eginda.

Alberto Amodeo (1:02.94) italiarrak irabazi du proba, Hongliang Wu (1:03.23) txinatarra geratu da bigarren eta Noah Jaffe (1:04.77) estatubatuarra hirugarren.