Itxi

Beste kirolak

Waterpoloa

Alberto Munarriz nafarrak brontzea irabazi du waterpoloko Munduko Txapelketan

Agentziak | EITB MEDIA

Espainiako selekzioak hirugarren postua eskuratu du Serbiari 6-9 irabazita, hirugarren eta laugarren posturako partidan.

  • Espainia, brontzea waterpoloko mundialean

    Espainia, brontzea waterpoloko mundialean. Argazkia: @deportegob

Gizonezkoen Espainiako selekzioak brontzea irabazi du larunbat honetan, waterpoloko Munduko Txapelketan, Serbiari 6 eta 9 gailenduta. Alvaro Granados eta Felipe Perrone izan dira goleatzailerik onenak.

Osteguneko finalerdian Hungariaren aurka porrot mingarria jaso ostean (gol erabakigarria azken segundoa jaso zuten), Espainiak hura ahaztu eta bere onena eman du txapelketa hirugarren postuan amaitzeko.

Partida orekatua izan da lehen bi laurdenetan, eta atsedenaldian 5 eta 6 izan da aurretik Espainia. Bigarren mailan handitu dute aldea espainiarrek, Alberto Munarriz nafarrak egindako golarekin (5-7), eta azkenean 6 eta 9 gailendu dira, brontzezko domina irabazteko.

Ficha técnica

Serbia: Mitrovic (p); Radulovic, Rasovic (3), Randelovic, Lazic, Milojevic (2), Drasovic, Jaksic (1), Jankovic, Ubovic, Vucinic, Martinovic.

Espainia: Lorrio (p); Munárriz (1), Granados (3), Sanahuja (1), De Toro, Larumbe, Famera, Cabanas, Tahull (1), Perrone (2), Mallarach eta Bustos (1).

Partzialak: 3-3, 2-3, 0-2 eta 1-1.

Epaileak: Frank OHME (ALE) eta Raffaele Colombo (ITA).

Kiroldegia: Marine Messe Fukuoka Hall B, Fukuokan (Japonia).