Beste kirolak
Tenis
Vondrousova, 2023ko Wimbledoneko txapelduna
Agencias | EITB Media
Marketa Vondrousovak irabazi du Grand Slam britainiarra, finalean Ons Jabeur mendean hartuta 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin. Ondorioz, txekiarrak bere kirol-ibilbideko lehen txapelketa handia irabazi du.
-
Marketa Vondrousova Wimbledoneko garaikurrarekin. Argazkia: EFE
Marketa Vondrousovak irabazi du 2023ko Wimbledon Grand Slama, larunbat honetan, uztailaren 15ean, finalean Ons Jabeur mendean hartuta bi setetan, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin.
Vondrousova munduko sailkapeneko 42. postuan dago, eta, hortaz, zerrendaburua izan gabe Wimbledon irabazi duen lehen jokalaria da. Finala, munduko sailkapenean seigarrena den Jabeurri irabazi dio.
Hala, Txekiar Errepublikako tenislariak azken urteetan txapelketa handietan galdutako finalen arantza kendu ahal izan du: 2019an Roland Garroseko finala galdu zuen Asleigh Bartyren kontra, eta 2021ean ezin izan zuen mendean hartu Belinda Bencic Tokioko Olinpiar Jokoetako finalean.