Beste kirolak
Txapeldunak
Waterpoloko Euskal Selekzioak, haur mailan, HaBaWaBa Greece izen handiko txapelketa irabazi du, emakumezkoetan
EITB MEDIA
Besteak beste, Greziako, Bulgariako, Zipreko eta Italiako 50 taldek parte hartu dute, uztailaren 6tik 9ra bitartean, benjaminen, kimuen eta haurren mailetan, txapelketa horretan. Finalean, NC Chania Greziako taldea menderatu zuen Euskal Selekzioak, penaltietan.
-
Euskal Selekzioa, Loiuko aireportuan, garaikurra aldean dutela. Argazkia: Euskal Selekzioa.
Waterpoloko Euskal Selekzioak, haur mailan, HaBaWaBa Greece izen handiko txapelketa irabazi du, emakumezkoetan, asteburuan, Greziako Glyfadan. Besteak beste, Greziako, Bulgariako, Zipreko eta Italiako 50 taldek parte hartu dute, uztailaren 6tik 9ra bitartean, benjaminen, kimuen eta haurren mailetan, txapelketa horretan. Finalean, NC Chania Greziako taldea menderatu zuen Euskal Selekzioak, penaltietan, titulua bereganatzeko.
Isusko Ariasek eta Joan Albellak zuzendutako taldeak lehen faseko lau partidak irabazi zituen, eta, finalerdian ere garaipena lortuta, finalera iritsi zen. Hori oso estua izan zen.
Florentziako Rari-Nantes taldea sailkatu da hirugarren postuan, Euskal Selekzioak irabazitako HaBaWaBa Greece txapelketan.