Itxi

Beste kirolak

Tenisa

95 jokalari lehiatuko dira emakumeen Araba World Tennis Tour txapelketan

EITB MEDIA

Nadine Arbaizar gasteiztarra izango da bertako ordezkaria; Oceane Dodin frantziarra (munduko 112. postuan), berriz, izango da zerrendaburua. Txapelketa uztailaren 16tik 23ra jokatuko dute.

  • Araba World Tennis Tour txapelketaren aurkezpena

    Araba World Tennis Tour txapelketaren aurkezpena

Araba World Tennis Tour emakumezkoen nazioarteko txapelketak laugarren edizioa antolatu du uztailaren 16tik 23ra. 95 jokalarik hartuko dute parte, eta horien artean, Nadine Arbaizar gasteiztarra izango da. "Jauzi kualitatiboa" egingo du, ITF $100.000 mailara iritsiko baita, aurreko edizioetan egindakoak baino bat gorago. Lehiaketa Peña Vitoriana Tenis Club instalazioetan izango da, Gasteizen, eta aldi berean beste jarduera batzuk ere antolatuko dira.

Antolatzaileek aurkezpenean jakinarazi dutenez, Arabako hiriburuan izango diren jokalarien maila altua izango da, munduko emakumeen sailkapenaren 100. postutik atzerakoak jokatuko baitute. Hala, txapelketan parte hartuko duten izen nabarmenen artean, besteak beste Oceane Dodin frantziarra dago, torneoa irabazteko lehen zerrendaburua, 2017an WTA sailkapeneko 46. tokian izatera iritsi zena eta egun 112. tokian dagoena. Izen handiko beste jokalarietako batzuk dira Sesil Karatantchev bulgariarra, munduko 35. postura iritsi zena; Aleksandra Krunic serbiarra, egun munduko 211.a dena WTAko sailkapenean, baina 35. tokian egotera iritsi zena; Heather Watson ingelesa, 149. Postuan dagoena, baina 2015ean 38. Postua harrapatu zuena; eta Jaqueline Adina bulgariarra, 2022ko urtarrilean 58. tokira arte heldu zena. Nabarmentzekoa da Nadine Arbaizar gasteiztarraren parte-hartzea.

Bestelako jarduerak

Txapelketaz gain, Tennis Street saioa egingo da uztailaren 14an Probintzia plazan, Gasteizko ikastetxeetan egin diren 20 bat saioren amaiera gisa; clinic bat izango da hilaren 15ean Estadio Fundazioan, eta 23an, banakako finalaren aurretik, gurpil aulkiko tenis erakustaldia.