Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Emma Boadak eta Malena Cavok berritu egin dute Bera Berarekin, 2023-24 denboraldirako

EITB MEDIA

Boadak, hala, bosgarren urtea emango du Donostiako taldean, eta Cavok, aldiz, laugarrena.

  • Boadak eta Cavok Bera Beran jarraituko dute. Argazkia: Super Amara Bera Bera.

    Boadak eta Cavok Bera Beran jarraituko dute. Argazkia: Super Amara Bera Bera.

Emma Boadak eta Malena Cavok berritu egin dute Suer Amara Bera Berarekin, 2023-24 denboraldirako, asteartean Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez. Boadak, hala, bosgarren urtea emango du Donostiako taldean, eta Cavok, aldiz, laugarrena.

Bera Beraren web orrian argitaratutako adierazpenetan, Emma Boadak (29 urte bete berri ditu) nabarmendu du Imanol Alvarezen taldea ondo ibili dela 2022-23 denboraldian, eta azpimarratu egin du, bereziki, Bera Berak Kopa eta Superkopa irabazi dituela: "Aspaldi ez genituen ospatzen bi titulu horiek. Datorren urtean ere, goian egoten jarraitu nahi dugu, eta formatu horretara egokitu" gehitu du.

Malena Cavok 24 urte ditu, eta, haren esanetan, "gustura nagoelako" berritu du, "etxean bezala, familian bezala". Onartu duenez, "maila pertsonalean, denboraldi gogorra izan da; lesio bat izan nuen, ebakuntza egitetik nentorren", meniskoa, denboraldiaurrean, "eta balio handia ematen diot lortutakoari". Biek ala biek azpimarratu dute "European Leagueko multzoen fasea jokatzeko helburua" gauzatu nahi dutela.