Beste kirolak
FITXAKETA
Anaitasunak Rancans letoniarrarekin indartu du taldea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ezker hegalekoak Iruñeko taldean jokatuko du gutxienez urtebetez, eta taldeari lagunduko dio “jaurtitzeko duen gaitasunarekin eta buruz burukoarekin”.
-
Roberts Rancans. Argazkia: Anaitasuna
Helvetia Anaitasunak Roberts Rancans letoniarra fitxatu du bere lehen lerroa sendotzeko, eta urtebeterako kontratua izango du, printzipioz, Iruñeko klubak jakinarazi duenez.
Ezker hegalekoa (21 urte) Letoniako ASK Zemessardze/LSPA taldetik dator, eta 44 gol sartu zituen aurreko denboraldian.
Quique Dominguez Anaitasuna taldeko entrenatzailearen ustez, fisiko bikaina du, bai altuera (1,96) bai indar handia, eta "jaurtitzeko gaitasuna" nabarmentzeaz gainera, "buruz burukoan" ere "ona" dela adierazi du.
"Oso gaztea da, beraz, oraindik hobetu beharreko gauza asko ditu, baina taldearen jokoari lagunduko dio bere dohainak eta ilusio handia baliatuz. Gu, berriz, gurera egokitzen eta jokalari hobea izaten lagunduko diogu", esan du.