Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Djokovicek 2023ko Roland Garros irabazi du, eta gizonezkoen mailan Grand Slam gehien dituen tenislaria da

EITB Media

Novak Djokovicek Casper Ruud mendean hartu du finalean (7-6, 6-3 eta 7-5), hirugarrenez irabazi du Roland Garros eta bere 23. Grand Slama bereganatu du.

  • Novak Djokovic

    Novak Djokovic, Roland Garros irabazi ostean. Argazkia: EFE

Novak Djokovicek irabazi du 2023ko Roland Garros txapelketa igande honetan, ekainaren 11n, finalean Casper Ruud mendrean hartuta 7-6, 6-3 eta 7-5eko emaitzarekin. Djokovic hirugarrenez nagusitu da Parisen eta gizonezkoen mailan Grand Slam gehien bereganatu dituen tenislaria da, guztira 23 irabazita.

Serbiarraren eta norvegiarraren arteko finalak 3 ordu eta 13 minutu iraun du. Djokovicek maila handia eskaini du titulua eskuratzeko, nahiz eta lehen setean (7-6) ezin izan duen sakea baliatu markagailuan aurretik jartzeko. Serbiarrarengan urdiritasuna nabari zen, baina berdinketa hausteko jokoa irabazi ostean, indarberritu egin da.

Bigarren setean (6-3) Djokovicek ez dio aukerarik eman aurkariari: hiru joko jarraian irabazi ditu, eta, ondoren, sakea baliatzearekin aski izan du garaipenetik set bakar batera kokatzeko.

Ruudek estu jarri dizkio gauzak hirugarrenean, baina Djokovicek ondo jokatzen jarraitu du azken setean ere. Hala, Djokovicek nagusitasunez erdietsi du garaipena.