Beste kirolak
LAGAPENA
Xabier Barretok eta Julen Urruzolak EON Horneo Alacanterekin jokatuko dute hurrengo denboraldian, utzita
EITB MEDIA
Bidasoa Iruneko jokalariek Zilarrezko Ohorezko Mailan lehiatuko dute Alacanteko taldearekin “prestakuntzan beste urrats bat eman dezaten”.
-
Xabier Barreto eta Julen Urruzola. Argazkia: Bidasoa Irun
Bidasoa Irunek komunikatu ofizial batean iragarri duenez, Bidasoak eta Zilarrezko Ohorezko Mailako EON Horneo Alacantek aurre-akordioa lortu dute Xabier Barreto Usabarrena (19 urte) eta Julen Urruzola Pagazartundua (21 urte) jokalariek Alacanteko taldean utzita joka dezaten datorren denboraldian.
Julen Aginagalde kirol-zuzendari irundarrak azaldu duenez, lagapen horiek klub irundarrak jokalarien formakuntza prozesuan hartutako ildo estrategikoaren barruan sartzen dira: "Haien prestakuntzan beste urrats bat eman dezaten bilatzen dugu. Lehen Nazionala txiki samar geratzen zitzaien eta lehen talderako pauso hori eman aurretik, oso ondo etorriko zaie Alacanten trebatzea, Fernando Latorre eta Iker Serrano entrenatzaileekin. Zilarrezko Ohorezko Maila txapelketa zorrotza da azken denboraldietan ikusi dugun moduan, eta prestakuntza prozesu horretarako bertan jokatzea garrantzitsua izan daitekeela uste dugu".