Beste kirolak
tenisa
Muchova eta Swiatek, Roland Garroseko finalistak
eitb media
Karolina Muchovak Aryna Sabalenka kanporatu du txapelketako lehen finalerdian, eta Iga Swiatekek Beatriz Haddad Maia garaitu du bigarren finalerdian.
-
Karolina Muchova Roland Garroseko garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.
Iga Swiatek eta Karolina Muchovak Roland Garroseko finala jokatuko dute larunbatean, ekainaren 10ean, Parisen, finalerdietan Beatriz Haddad Maia eta Aryna Sabalenka garaitu ondoren, hurrenez hurren.
Lehen finalerdian Muchovak Sabalenka kanporatu du. Partida parekatua izan da, eta hiru setetan erabaki da. Muchova txekiarrak 7-6ko emaitzarekin irabazi du lehenengo seta. Bigarrenean, ordea, Sabalenka bielorrusiarrak aurrea hartu dio (6-7), eta hirugarren seta behartu du. Azken setean ere lehia oso parekatuta izan da, baina, azkenean, Muchovak bereganatu du garaipena (7-5).
Bigarren finalerdian, aldiz, Swiatek tenislari poloniarrak Haddad Maia brasildarra mendean hartu du. Lehen setean Swiatek izan da nagusi (6-2). Bigarren setean, ordea, Poloniakoak gogor borrokatu behar izan du, lehia estua izan baita. Azkenean, Swiatekek eskuratu du finalerako txartela, eta bere hirugarren Roland Garrosen bila doa.