Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek onenengandik urruti amaitu du Memorial Tournament txapelketan

Agentziak | EITB Media

Garaipena Viktor Hovland norvegiarrak lortu du, Denny McCarthyrekin berdinketa hautsi ostean.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm. Argazkia: Efe, artxibokoa.

Jon Rahmek hamaseigarren egin du, beste jokalari batzuekin berdinduta, Dublinen, Ohion, jokatutako Memorial Tournament txapelketan. Laugarren jardunaldian, bi kolpe egin ditu parraren gainetik, larunbatean bezala.

Garailea Viktor Hovland norvegiarra izan da, berdinketa hausteko zuloan Denny McCarthyri nagusitu ostean. Hovlandek parraren azpitik zazpi kolpeko txartelarekin amaitu ditu txapelketako lau jardunaldiak.

Hovlandek eta McCarthyk bien arteko berdinketa hautsi behar izan dute, 18. zuloan McCarthyk bogey bat egin eta bere aurkariak parra sinatu ostean.

Biek 70 kolpeko txartelarekin amaitu dute laugarren eta azken jardunaldia: bi kolpe parraren azpitik.

Berdinketa 18. zuloan hautsi behar izan dute, eta Hovlandek parra berdintzea nahikoa izan du PGA zirkuituko bere laugarren txapelketa irabazteko.