Beste kirolak
GOLFA
Cigandak bere bederatzigarren titulua lortu du Floridako Aramco Series txapelketa irabazita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Golflari iruindarrak guztira 214 kolperekin (2 parraren azpitik) irabazi du txapelketa, 3 jardunaldietan 72 (parra), 69 (-3) eta 73 (+1) kolpeko txartelak aurkeztuta.
-
Carlota Ciganda. Artxiboko argazkia: EFE
Carlota Ciganda golflariak bere bederatzigarren titulu profesionala lortu du igande honetan Floridan (AEB), Palm Beacheko Trump International golf klubean jokatu den emakumezkoen Aramco Series golf txapelketa irabazita.
Golflari iruindarrak guztira 214 kolpe (2 parretik behera) eginda irabazi du txapelketa, 3 jardunaldietan 72 (parra), 69 (-3) eta 73 (+1) kolpeko txartelak aurkeztuta.
Cigandak kolpe batera utzi du bigarren sailkatua, Klara Davidson Splikova txekiarra. Biak izan dira parretik behera amaitu duten bakarrak.
Lydia Ko zeelandaberritarra eta Olivia Cowan alemaniarra sailkatu dira ondoren. Gainera, Maria Hernandez iruindarra hamargarren sailkatu da, parretik gora 4 kolpeko emaitza lortuta.