Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Joseba Rodriguez 'Haito' entrenatzaileak Zuazon jarraituko du datorren denboraldian

EITB Media

Zubileta Evolution Zuazo taldeak jakinarazi duenez, 'Haito' entrenatzaileak kontratua berritu du 2023-2024 denboraldi amaierara arte.

  • JOseba Rodriguez 'Haito'

    JOseba Rodriguez 'Haito', Zuazo taldeko entrenatzailea. Argazkia: EITB Media

Joseba Rodriguez 'Haito' entrenatzaileak Zubileta Evolution Zuazo taldean jarraituko du beste denboraldi batez, klubak ostiral honetan, maiatzaren 19an, jakinarazi duenez. Haitok kontratua berritu du 2023-2024 denboraldi amaierara arte.

Hala, Joseba Rodriguezek bere bosgarren denboraldia beteko du Barakaldoko taldean, 2018-2019 denboraldian hartu baitzuen entrenatzaile kargua. Klubeko zuzendaritza zein Haito bera "pozik" azaldu dira kontratua berritu ostean.

Zuazo Ohorezko Mailako play-downa jokatzen ari da; hau da, maila eusteko ligaxka. Barakaldoko taldeak oso zail du maila gorenean mantentzea, baina ez du itxaropena galtzen. Larunbatean, maiatzaren 20n, ligaxkako laugarren jardunaldiko partida jokatuko du Beti Onaken aurka, eta garaipenak bakarrik balio dio mailari eusteko aukerekin jarraitzeko. Nafarroan galduz gero, jaitsi egingo da Zuazo.