Beste kirolak
Final-laurdenak
Andy Murray finalerdietara iritsi da, David Ferrer kanporatuta
Erredakzioa
Eskoziarrak Wimbledongo Txapelketatik kanpo utzi du espainiarra, lehia handiko partida irabazita.
-
Andy Murray, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.
Andy Murray David Ferreri gailendu zaio Wimbledongo Txapelketako final-laurdenetan. 7-6(5), 6(6)-7, 4-6 eta 6(5)-7 markagailuarekin bukatu da partida, hiru ordu eta 52 minuturen ostean. Eskoziarra espainiarra baino hobeto aritu da, batez ere lehiako momentu estuenetan.
Ferrer aurretik jarri da markagailuan, baina Murrayk gainditu egin du behin eta berriro. Britainiarrak norgehiagoka bideratuta zuenean, partida 25 minutuz gelditu behar izan dute, euriagatik. Azkenean, britainiarren apustua Jo-Wilfried Tsongaren aurka lehiatuko da finalerdietan. Frantziarrak Philipp Kohlschreiber alemaniarrari irabazi dio (7-6(5), 4-6, 7-6(3) eta 6-2).