Itxi

Beste kirolak

Waterpolo

14 urtez azpiko waterpoloko gizonezkoen Euskal Selekzioa, TOMO2023 Nazioarteko Txapelketako final laurdenetera

EITB MEDIA

Dubrovniken (Kroazia) ari dira jokatzen txapelketa, hilaren 16ra arte, eta Euskadi historian lehen aldiz iritsi da final laurdenetara. Sailkatzea lortzeko, euskal selekzioak 12-1 menderatu du Marseilla, ostegunean, eta ostiralean jokatuko du laurdenetan.

  • Euskal selekzioa historia ari da egiten TOMO 2023 txapelketan.

    Euskal selekzioa historia ari da egiten TOMO 2023 txapelketan.

Euskadiko 14 urtez azpiko gizonezkoen waterpoloko selekzioa TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketako final laurdenetarako sailkatu da ostegunean, Kroazian, Dubrovnik hirian. Euskadi historian lehen aldiz iritsi da final laurdenetara txapelketa horretan, eta, sailkatzeko, 12-1 menderatu du Marseilla. Ostiralean jokatuko du final laurdenetako partida, 20:45ean, eta igandean bukatuko da txapelketa, hilaren 16an.

40 talde baino gehiago ari dira parte hartzen TOMO 2023 txapelketan, eta guztira 1.000 adingabetik gora lehiatu dira. Euskadik zortzi taldeko jokalariak ditu: Lautada (Araba), Easo eta Urgara (Gipuzkoa) eta Askartza, Lauro, Zornotza, Sestao eta Nautica (Bizkaia).

Peio Oronoz, Marko Sobrevilla, Lander Alonso eta Unai Ortiz de Castro bina gol eginda nabarmendu dira Marseillaren aurkako partidan, eta Iurgi de Castrok, Asier Bilbaok, Oihan Bilbaok eta Izei Gomezek gol bana egin dute, markagailua biribiltzeko.