Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Sporting Portugalen aurkako kanporaketa zabalik uztea espero du Bidasoak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Neurketa zuzenean ikusi ahalko da ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45etik aurrera.

  • Bidasoa-Irun final zortzirenetarako sailkatu da, Europa Ligan. Argazkia: EITB Media.

    Bidasoa-Irun final zortzirenetarako sailkatu da, Europa Ligan. Argazkia: EITB Media.

Bidasoa-Irunek Europa Ligan ibilbidea luzatu nahi du, eta, horretarako, konfiantzaz ekingo dio Europa Ligako final-zortzirenetako partidari Sporting Portugalen aurka, Artalekun. Emaitza ona lortzeko helburua dute, datorren astean Lisboan aukerak izateko. Partida 20:45ean hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB4n.

Irungo taldeak multzoen fase ona egin du. Hirugarren sailkatu zen eta emaitza bikainak lortu zituen Eurofarm Pelister, Motor Zaporizhia eta Skanderborg danimarkarraren aurka (lehiaketa honetako lauko finalerako faboritoetako bat).

Astearte honetako neurketa oso garrantzitsua da, golak behar dituelako gero itzulikoari aurre egiteko Portugalgo ligako lehen sailkatuaren etxean. Bertan, Costa anaiak ari dira, Europako onenen artean egongo diren bi talentu gazte.

Duela hiru urte Txapeldunen Ligan jokatu zuten partidak ez du erreferentzia gisa balio, Europako txapeldunorde diren bi jokalari horiek Carlos Ruesga asturiarrarekin, Josep Folques espainiar internazionalarekin, Mamadou Gassamarekin eta Leo Macielekin elkartu baitira.

Gipuzkoako taldeak Artalekun jokatuko du. Azken lau hilabeteetan bi partida baino ez ditu galdu etxean, eta horietako bat Fusche Berlin Bundesligako lider garaiezinaren aurka izan zen.

Rodrigo Salinas txiletarra, Jon Azkue eta Asier Nieto txukun arituz gero, etxekoek bisitariei aurre egiteko aukera izango dute, Europako txapelketa honetan amets egiten jarraitzeko.