Beste kirolak
Bela
Volvo Ocean Itsas Lasterketaren azken txanparako prest
Erredakzioa
Iker Martinezen Telefonica taldea aurreko etapan apurtutako lemak konpontzen ari da.
-
Ontziak, azken proben zai. Argazkia: Volvo Ocean Itsas Lasterketa.
Igandean Volvo Ocean Itsas Lasterketaren azken etapa hasiko da Lorient (Frantzia) eta Galway (Irlanda) hirien artean. Lehenago, larunbatean, beste proba puntuagarri bat lehiatuko da kostatik hurbil.
Lasterketan parte hartzen dutenek ontziak konpontzen eman dituzte azken asteak, Frantziako hirian. Iker Martinez patroia, Xabi Fernandez eta Telefonica taldeko gainontzekoak azken etapan apurtutako lemak konpontzen ari dira. Biharko entrenamendu ofizialetarako prest egotea espero da, kirolariek ezer esan ez badute ere.
Telefonica taldea laugarrena da sailkapenean, Groupama liderretik 28 puntura. 42 puntu baino ez dira geratzen azken 3 probetan banatzeko: larunbatean, Bretainian; azken etapan, igandean hastekoa, eta azken proba puntuagarrian, uztailaren 7an Galway-en.