Beste kirolak
Jaurtiketen Europako Kopa
Manu Quijerak brontzea zintzilikatu du xabalina jaurtiketako finalean
AGENTZIAK | EITB Media
Nafarrak denboraldiko jaurtiketarik onena sinatu du, eta zilarrezko dominatik 14 zentimetrora geratu da 78,42 metroko saiakera onena eginda.
-
Manu Quijeraren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Manu Quijera nafarrak lehen domina lortu du Espainiako ordezkaritzarentzat Portugalgo Leiria hirian jokatzen ari den Jaurtiketen Europako Kopan, igande honetan xabalina jaurtiketako finalean brontzea zintzilikatuta, 78,42 metroko saiakera hoberenarekin.
Quijerak bere denboraldiko jaurtiketarik onena egin du, eta zilarrezko dominatik 14 zentimetrora geratu da. Dagbjartur Jonsson islandiarrak 78,56 metroko marka lortu du.
Urrezko domina Leandro Ramos jaurtitzaile portugaldarrak irabazi du, 78,57 metroko jaurtiketa onena eginda.