Itxi

Beste kirolak

Snowboarda

Eguibarrek irabazi du Munduko Kopako Sierra Nevadako boardercrosseko proba

EITB Media

Lucas Eguibarrek garaipena bereganatu du Munduko Kopako Sierra Nevadako proban Omar Visintin eta Lorenzo Sommariva, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren, gaindituta.

  • Lucas Eguibar

    Lucas Eguibar. Argazkia: EITB Media

Lucas Eguibarrek garaipena bereganatu du Munduko Kopako snowboardeko boardercrosseko proban larunbat honetan, martxoaren 11n, Sierra Nevadan (Espainia). Bakurianiko (Georgia) Munduko Txapelketaren osteko Munduko Kopako lehen proban onena izan da donostiarra.

Eguibarrek bere bosgarren garaipena poltsikoratu du Munduko Kopan, Omar Visintin eta Lorenzo Sommariva mendean hartuta, nagusitasunez. Visintin izan da bigarren eta Sommariva hirugarren.

Sierra Nevada ondo ematen zaio Lucas Eguibarri: 2017ko Munduko Txapelketan txapeldunorda izan zen donostiarra, eta taldekakoan ere zilarrezko domina zintzilikatu zuen Regino Hernandez espainiarrarekin batera.

Larunbat honetako graipenaren ondorioz, Beirazko Globoa irabazteko aukerekin jarraitzen du Eguibarrek, eta horixe da orain bere helburu nagusia. "Hemen, Sierra Nevadan oso ondo sentitzen naiz beti", adierazi dio Efe Agentziari proba amaituta.