Beste kirolak
ESKIA
Del Campok eta Garayk eslaloiko proba 21. eta 35. postuetan amaitu dute, hurrenez hurren
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Henrik Kristoffersen norvegiarrak irabazi du txapelketa eta Basque Teameko kideei segundo eta erdi eta lau segundo eta 75 ehuneneko aldea atera die.
-
Juan del Campo. Argazkia: EFE
Basque Teameko kide den Juan del Campo bizkaitarrak hogeita batgarren amaitu zuen, irabazlearengandik, Henrik Kristoffersen norvegiarrarengandik, segundo eta erdira, del Campo izan zen bi euskal ordezkarietatik onena Courchevel eta Meribeleko (Frantzia) eski alpetarreko munduko txapelketetan.
Beste bizkaitar batek, Basque Teameko kide ere badenak, Aingeru Garayk, hogeita hamabosgarren amaitu zuen, norvegiarrarengandik lau segundo eta 75 ehunenera.
Henrik Kristoffersen, txapeldun
Henrik Kristoffersen norvegiarrak 15 postu egin zituen aurrera txanda artean eslalona irabazteko, eta Courchevel eta Meribeleko (Frantzia) eski alpetarreko Munduko Txapelketako sailkapenean atzetik aurrera egin zuen garaipena lortuz. Igande honetan Alexander AJ Ginnis protagonista izan zen eta, zilarra eskuratuta, Greziarentzako historiako lehen domina lortu zuen neguko kirol erregean.