Itxi

Beste kirolak

ERRETIROA

Ander Elosegi piraguista olinpikoak agur esango dio goi mailako lehiari

A. A. | EITB MEDIA

Irungo palistak erretiroa hartzea erabaki du, 17 urteko ibilbidean Europako zein munduko txapelketetan dominak eta lau diploma olinpiko eskuratu ostean.

  • Ander Elosegi Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzen.

    Ander Elosegi Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzen. Argazkia: EFE

Ander Elosegi piraguistak (35 urte) goi mailako kirol jarduera uztea erabaki du, 17 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Irungo palista da olinpiar jokoetan lau aldiz lehiatu den gizonezko euskal kirolari bakarra, eta guztietan erdietsi du C1 kategoriako piraguismoko eslalomeko finalean sartzea.

2021ean Tokion jokatutako azken jokoetan, diploma olinpiko bat lortu zuen, finalean zortzigarren denborarik onena eginda; bere kirol ibilbideko laugarren diploma izan zen, olinpiar jokoetan beste horrenbeste agerraldi egin eta gero (Pekinen 2008an, Londresen 2012an, Rio de Janeiron 2016an eta, esan bezala, Tokion 2021ean).

Horrez gain, Elosegik hainbat domina irabazi ditu Europako zein munduko txapelketetan, hala nola udan taldekako C1 proban Eslovakian erdietsi zuen zilarra.

Munduko Txapelketak

2009 (Seo de Urgel): Brontzea (C1, taldeka)

2019 (Seo de Urgel): Zilarra(C1, banaka)

2019 (Seo de Urgel): Zilarra (C1, taldeka)

Europako Txapelketak

2016 (Liptovský Mikuláš): Brontzea (C1, banaka)

2022 (Liptovský Mikuláš): Bronce (C1, taldeka)

Basque Team fundazioko kideak agerraldia egingo du hedabideen aurrean ostegun honetan, bere erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.