Itxi

Beste kirolak

FUTBOL AMERIKARRA

Tom Bradyk agur esan dio behin betiko futbol amerikarrari

EITB MEDIA

Duela urtebete gauza bera iragarri zuen, baina azkenean jarraitzea erabaki zuen. Guztira zazpi Super Bowl irabazi ditu.

  • Tom Brady artxiboko irudian ospakizun batean. Argazkia: EFE

    Tom Brady artxiboko irudian ospakizun batean. Argazkia: EFE

Tom Brady Tampa Bay Buccanerseko jokalariak agur esan dio asteazkenean futbol amerikarrari. NFLeko historiako jokalari hoberenetarikoa da. Jokalari estatubatuarrak hartu duen erabakia behin betikoa da, pasa den urteko mezua bete ez arren.

"Harira joango naiz. Betiko erretiratzen naiz", adierazi du jokalariak, sare sozialetara igotako bideo batean. Halaber, pasa den urtean idatzitako testua berriz ere irakurriko duela esan du.

"Mila esker babestu nauen bakoitzari. Familiari, lagunei, taldekideei eta aurkariei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Jarrai dezaket jende gehiago aipatzen, gehiegi daude. Eskerrik asko nire amets hoberena bizi ahal izateagatik", jakinarazi du jokalariak.

45 urteko jokalari estatubatuarrak komunikatu berdina egin zuen 2022ko otsailaren 1an, baina hilabete eta erdi ondoren itzuli zen esanez: "Lana oraindik ez dago amaituta".

Tom Bradyren kontratua martxoan amaitzen zen. New Englands Patriotsekin sei Super Bowl irabazi ondoren, Bucsetara heldu zen 2020ko denboraldia jokatzeko. NFLeko 55. edizioan Vince Lombardi trofeoa altxatu zuen Tampa Bay taldean egonda.