Itxi

Beste kirolak

TENISA

Rybakina eta Sabalenka izango dira aurrez aurre Australiako Irekiaren finalean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Victoria Azarenka eta Magda Linette kanporatu dituzte, hurrenez hurren, finalerdietan. Batak zein besteak bi setetan garaitu dituzte euren aurkariak, eta Melbournen lehen aldiz irabazten saiatuko dira inoiz ikusi gabeko finalean.

  • Elena Rybakina, en plena acción

    Elena Rybakina, en plena acción. Foto: EFE

Elena Rybakina tenislari kazakhstandarrak eta Aryna Sabalenka bielorrusiarrak jokatuko dute Australiako Irekiaren finala, urteko lehen Grand Slama norentzat izango den erabakiko duena, txapelketan inoiz ikusi ez den partida batean.

Aryna Sabalenkak, gaur egun WTA sailkapeneko bosgarrena denak eta munduko bigarrena izatera iritsi zenak, bere ibilbidean Grand Slam titulurik ez duen bitartean, Elena Rybakina kazakhstandarrak, munduko 25. jokalaririk onenak, badaki zer den txapelketa handi bat irabaztea, iaz Wimbledonen lortutako garaipenaren ondoren.

Edizio honetako finalerako sailkapena lortzen lehena Rybakina izan da, Victoria Azarenka bielorrusiarrari bi setetan irabazita (7-6, 6-3) ordu bat eta 40 minuturen ostean. Lehen jokoko lehia estua izan da, eta tie breakean erabaki da 7-4ko emaitzarekin. Bigarren setean, aldiz, Rybakinan erabat nagusitu da.

Aurrean Sabalenka izango du, azken neurketa erabakigarrira Magda Linette poloniarra bi setetan (6-7, 2-6) atzean utzi ostean helduko dena ordu eta erdi eskas iraun duen neurketan.

Aryna Sabalenka bere garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Aryna Sabalenka bere garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Rybakinaren antzeko partida batean, Sabalenka tie breaka behar izan du lehen seta bereganatzeko (1-7); bigarrenean, ostera, bere jokoaren nagusitasuna ezarri du sasoiko dagoela erakusteko (Adelaida 1 torneoa irabaztetik dator).