Itxi

Beste kirolak

Eskubaloiko Munduko Txapelketa

Odriozola, Garciandia eta Peciña final-laurdenetara pasa dira Esloveniari irabazita (26-31)

I. G. | EITB MEDIA

Kauldi Odriozolak behin eta berriz harritu du bere lasterketa distiratsuekin. Gol errazak, espainiarrei errentarekin kokatzeko aukera eman dietenak.

  • Kauldi Odriozola

    Kauldi Odriozola. Argazkia: EFE

Kauldi Odriozola, Imanol Garciandia eta Iñaki Peciña euskaldunek osatzen duten eskubaloiko Espainiako selekzioak Polonia eta Suediako Munduko Txapelketako final-laurdenetarako sailkapena ziurtatu du, ostiral honetan Esloveniari 26-31 irabazita.

Balkanetako taldea mendean hartzeko gakoa esloveniarrek euren erasoko jokoari beharrezko abiadura eta arintasuna ematea saihestea zela jabetuta, jokalari espainiarrak hasieratik aritu dira gogor defentsan. Hala, lehen hamar minutuetara iritsita, aurkariek gol bakarra sartu dute.

Kauldi Odriozolak behin eta berriz harritu du bere lasterketa distiratsuekin. Gol errazei esker, espainiarrek lau tantoko errenta lortu dute markagailuan (2-6) bederatzi minuturen buruan.

Jordi Riberaren mutilek ezin izan dute aldea mantendu Urban Lejak atezainaren geldiketen aurrean, bere esku-hartzeekin Esloveniari partidan bete-betean sartzeko aukera eman baitio.

Atea ziurtatuta, Balkanetako taldeak lehia berdintzea lortu du, markagailuan aurretik jarriz (14-13) atsedenaldira iristeko lau minutu baino gutxiago falta zirenean.

Bigarren zatian Espainia etengabe sareratzera behartuta egon da, lau gol aurretik jarriz (20-24).

Defentsaren hobekuntzari esker, espainiarrak hamaika minutu pasatxora heldu dira bost tantoko errenta handienarekin (21-26).

Gonzalo Perez de Vargas atezainaren bi geldiketek eta Dani Dujshebaev hegalekoaren bi tantok ziurtatu dute garaipena.

 

Fitxa teknikoa

26 - Eslovenia: Lesjak; Janc (5), Dolenec (7, 4p), Bombac (3, 1p), Vlah (1p), Kodrin (2) y Blagotinsek (1) -hasierako taldea- Baznik (ps), Cehte (-), Gaber (1), Horzen (-), Mazej (-), Ovnicek (2), Makuc (-), Mackovsek (3) eta Novak (1)

31 - Espainia: Perez de Vargas; Odriozola (6, 2p), Dani Dujshebaev (5), Gedeon Guardiola (1), Peciña (-), Casado (3) y Angel Fernández (1) -hasierako taldea- Corrales (ps), Maqueda (1), Alex Dujshebaev (3), Solé (4, 1p), Figueras (4), Cañellas (1), Valera (2), Sanchez-Migallon (-) eta Dani Fernandez (-)

Epaileak: Kurtagic eta Wetterwik (SWE). Blagotinsek, Dolenec, Mazej eta Uros Zorman entrenatzailea kanporatu dituzte bi minutuz Esloveniatik, eta Sanchez-Migallon (2) eta Gedeon Guardiola, Espainiatik.