Itxi

Beste kirolak

TENISA

Garbiñe Muguruzak estreinako kanporaketan esan dio agur Australiako Irekiari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

La finalista del torneo en 2020 cae en tres sets ante la belga Elise Mertens (3-6, 7-6(3), 6-1).

  • Garbiñe Muguruza Elise Mertensen aurkako neurketan

    Garbiñe Muguruza Elise Mertensen aurkako neurketan. ARgazkia: EFE

Garbiñe Muguruza tenislaria Australiako Irekitik, denboraldiko lehen txapelketa handitik, kanpo geratu da astearte honetan, Elise Mertens belgikarraren aurka galdu eta gero (3-6, 7-6 (3), 6-1).

Hartara, txapelketa handi bateko bere lehen partidan eman behar izan du amore berriro ere Muguruzak. Izan ere, sei aldiz gertatu zaio gauza bera 2019ko Wimbledonetik jokatu dituen14 Grand Slametan. Era horretan, 2023ko denboraldiari emandako hasiera kezkagarria berretsi du, hiru porrot pilatu baititu. Gainera, bost dira jarraian galdutako neurketak joan den irailetik jokatutakoak aintzat hartuta.

Dena dela, 2020an Melbournen finalista izan zenak, aurrea hartzea lortu du, lehen partzialean erdietsitako bi hausturei esker, aurretik Mertensek lortutakoa baliogabetu dutenak.

Bi tenislariak aurkariaren sakeak hausten jarraitu dute bigarren seteko lehen jokoetan. Orduan, Muguruzak urrezko aukera izan du partida erabakita uzteko, 6-5 jarri baita irabazten, eta berea zuen sakea. Hala ere, bere aurkariak emaitzari buelta ematen jakin du seta bereganatzeko.

Une horretan Muguruzak amore eman du, nahiz eta azken set erabakigarriaren hastapeneko jokoa irabazi duen. Alabaina, Mertensek hurrengo sei jokoak bata bestearen atzetik irabazi ditu, eta neurketa bereganatu du bi ordu eta erdiren ostean.

Lehiaren ostean, Muguruzak jasotako porrot "gogorra" deitoratu du. "Partidak bi setetan irabaztea kostatzen ari zait, eta nire aurkariek partida iraultzeko gai direla sentitzen dute", aitortu du munduko lehen jokalari ohiak.

"Orain umiltasunez lan egin behar dut eta oharkabean pasatu berriro gora egiteko", gaineratu du WTAko sailkapenean  zuen posizioari buruz (73. tokian dago kokatuta une honetan). "Nire sailkapenera doitzen den egutegia bete beharko dut. Orain Ekialde Erdiko txapelketak jokatzen saiatuko naiz, baina ezin badut maila txikiagoko beste batzuetara jo beharko dut", azaldu du.